Le Corbusier y la Prefabricación

Prefabrikazio Kontzeptuari Buruz: Le Corbusier

_

“Seriearen estatu-espiritua sortu beharra dago.

Etxeak seriean eraikitzearen estatu-espiritua.

Etxeak seriean bizitzearen estatu-espiritua.

Etxeak seriean sortzearen estatu-espiritua.”

Pasa den mendearen hogeigarren hamarkadan oraindik Lehen Mundu Gerrartik osatzen ari zen Europa bere biztanleentzako etxebizitza irtenbideen bila ari zen garaiko bizileku gabezia erraldoiari aurre egiteko.  Walter Gropius bezalako arkitekto arrazionalistak (Bauhaus eskolaren sortzailea)  eraikuntza sistema aurreratuak garatzeari ekin zioten fabrikazio kosteak murrizteko helburuarekin, proposamen estetiko soilak alde batera utziz. Langileen etxebizitzez osaturiko auzo berriak arrazionalismoaren eta funtzionaltasunaren islada izateaz gain, aurreko mendeen estilo historikoen oinordetzarekin haustea suposatu zuen. Arkitektura Modernoaren aroan sartzen gara.

Arquitectura Racionalista Gropius

Berlin Siemensstadt (1929)

Garai berri honetan, teknikak paper protagonista bat hartuko zuen arkitekturan, bera bait zen Europa garapen sozial eta ekonomikoara eramango zuen garapen teknologikoaren sinonimoa. Ingurugiro honetan, Le Corbusier arkitekto suizarrak eginkizun nabari bat izan zuen mugimendu makinista bultzatuz (fabrikazio prozesuetan makina erabiltzearen aldekoa) eta etorkizunean haratago zijoazten proposamen tekniko-kontzeptual abangoardistak eginez. “Précision sur un état de l’Architecture et de l’urbanisme” liburuan, le Corbusierrek  Arkitektura Modernoan oso esanguratsuak izango ziren hiru ildo nagusi markatuko zituen:

-Arkitektoak material eta sistema berrietara zabaldu behar ziren.

-Arkitektoak errealitate sozial berrietara sentsibleak izan eta etxebizitzen tamainua bermoldatu behar zuten, erabilpen amankomuneko espazioak handitzen zituzten aldi berean.

Fabrikazioa dinamika industrialean oinarritu behar zen, antolatze arrazional eta eraginkorren eskutik.

Prefabrikazioa izan zen betekizun hauei erantzuteko modu espezifiko nagusia. Arkitektura prefabrikatu edo industrializatuak, berez beraien osagarriak modu errex batean errepikatzea ahalbidetu behar du serie industrialaren oinarri izango diren piezak osatzeko.

Xelebrea da Le Corbusierren kasuan, nola arkitektura industrialaren edertasun irudi honek, suizarrak Aintzinako Greziako arkitekturaren edertasunarekin talka egingo zuen. Izan ere arkitekto hau, Pitagoras eta Platonen edertasun irudiaren mireslea zen. Kontraesan nabari bat da nola makina estetika berriaren kanal bezela defendatzen zuen berak, estetika hori nola behartzen zuen aurre ezarritako kanon klasikoetara moldatzeko.

Arquitectura Clásica vs Arquitectura Racionalista

Frontal Templo Griego vs la Bauhaus de Walter Gropius (1919)

Arkitektura berria sortzeko adierazten zituen hiru ildo horiek jarraituz eta bere edertasunaren ikuspuntu bipolarrarekin, hamargarren hamarkadaren hasieran maisu suizarrak “Dom-Ino” izeneko eraikitzen sistema garatu zuen gerra osteko berreraikitzea aurrera eramateko. Prototipo hura hormigoizko zoruez eta zimentazio zapata prefabrikatuetan oinarritzen ziren 6 zutabez osaturiko modelo bat zen.

Horrela, Modernitatearen ikono bilakatuko zen irudi bat proposatu zuen non aurretik aipaturiko ezaugarriak agertzen ziren: garapen teknologikoak ekarritako material berrien erabilpena, etxebizitza eskala moldatzea eta fabrikazio industriala. Gainera, arkitekturari balio erantsi bat gehituko zion eraikinaren itxitura eta estruktura modu formal argi batean bereiziz, gertakizun honek ekarriko zituen diseinu eta kontzeptu iraultzarekin.

Mugarri hontatik aurrera, Le Corbusierrek XX. mendean zehar garatuko zituen proiektu eta eraikin prefabrikatuak bi taldeetan banandu daitezke, gauzatutako moduaren arabera:

1. TALDEA

“Dom-Ino” prototipotik hasita, amankomuneko eraikitze sistema batean oinarritu eta ondorengo baldintzak betetzen zituzten proposamenak:

5x5m ko modulu eta 2,5m ko submoduluak eraikinak diseinatu eta osatzeko.

Lehioen erabilpena bigarren mailako eraikitze osagai bezala, 2,5×1,50m ko submoduluarekin.

Zementu gutinatua erabiliza amaitutako itxiturak, juntak ezeztazu eta azal jarrai bat utziz.

Obrak:

-DOM-INO Sistema

-Citrohan Etxea

-Quartiers Moderns Frugès

-Las Unités d’habitatión

Prototipo Dom-Ino & Citrohan

Prototipo DOM-INO (1914) & Maison Citrohan (1920)

    2. TALDEA

Eraiki ez diren proiektuez osatua, eraikinaren irduiak modu garbian erakusten ditu erabili diren eraikitze sistema eta materialak; kasu honetan ez dago hormigoirik, egurra eta altzairua baizik bolumen garbiak abstraktuak sortzeko helburuarekin:

                -Loucheur Etxeak

                -Murondins Etxeak

                -Jean Prouvé-rekin eginiko proiektuak

Le Corbusierrek prfabrikazioa praktikara eramatean porrot asko jaso zituela onartuz, azpimarratu beharrekoa da askotan akatsak garaiko fabrikazio teknologien mugen ondorio izan zirela, eta ez maisuaren soluzio tekniko-kontzeptualengatik. Emaitza guztiz desberdina izango zen gaur egungo teknologia eskura izan bazuen.

Proyecto Prefabricado Le Corbusier

Maisons Loucheur (1929)

Akats larri bat izango zen suizarraren ekarpenak arkitektura praktikora edo abangoardia teknikoan utzitakora soilik mugatzea, XX mendeko pertsonaia garrantzitsu honen ondarea askoz haratago doa. Alfonso Diaz-ek bere “El concepto de prefabricación en Le Corbusier” liburuan dioen bezala:

“Bere industrializazioaren ikuspegi eta arkiturarekiko aplikazioa gertuago zegoen aro baten mitifikazio batetik eta garapen nahi batetik, errealitatetik baino. Garapen teknologikoan arkitekturaren berrizteaz gain, sozietate oso baten iraultza ezartzen zuen.”

Erreferentziak:

“El Concepto de Prefabricación en Le Corbusier”, Alfonso Díaz Segura.

Informazio gehiago:

http://www.cidark.com/eu/industrializazioa-eta-arkitektura-i-atala/

Deje su comentario